2005/12/27

Urtarrilak 1: Urko

Urteari hasiera emateko paraje hauetan ohitura den legez, jende andanak igotzen du Urkora, Eibartik, Mallabitik, Markinatik eta zelan ez Ermutik. Bertan, urteari hasiera emateko txanpainaz egiten da txin-txin.
Hara joateko hitzordurik ez dugu jarri, norbera, ajeak lagatzen dion neurrian, ohetik altxa eta joan dadila gora!!! bidean elkar ikusiko dugu.
Urtebarrion!!!
Urkora igotzeko:

2005/12/23

Gabonetan Mont Blanc

Gabonetan ditugun egunak aprobetxatuz, aurten, estraineko aldiz Artarraiko mendi taldeak Alpetara joko du urteberri eguna ospatzeko. Aurreikusitako gailurren artean Mont Blanc dugu helburu, hori bai, beti eguraldiak laguntzen baldin badigu.Izena ematea eta informazio gehiago nahi izanez gero zatoz abenduaren 28an Artarraiko lokalera (Ermuko liburutegiko goiko solairua) eta behar beste informazioa emango dizugu.
Oharra: plaza mugatuak izango dira.

2005/12/07

Gorbeia (2005eko abendua)

Argazki batek (eta zer esanik bi argazkik) hamaika berba baino gehiago balio duelako:

2005/12/02

Abenduko berriak (2005)

a) Domeka honetan Abenduak 4 Nora: Gorbeia. Ordua: 8:00etan Batzeko lekua: Sallabenteko autopista Informazio gehiago: Jabi, Juan eta Noñin. b) Eibarren: El montañero alavés Juanito Oiarzabal acudirá a Eibar el próximo 13 de diciembre para tomar parte en el ciclo de conferencias 'Martitzenetan berbetan' que tendrá lugar en Portalea. El alpinista vitoriano, aunque de origen eibarrés, presentará en la Casa de Cultura de Eibar un trabajo audiovisual sobre una de sus ascensiones. El eje central de la conferencia será la subida al K2 y en el acto se podrán ver imágenes de esta expedición comentadas por el propio Juanito Oiarzabal. La charla, de acceso gratuito, dará comienzo a las 19.30 horas, y en ella el montañero alavés contará su experiencia como de ascensiones a 'ochomiles'. Juanito Oiarzabal es uno de los alpinistas del mundo que ha pisado más cimas por encima de los ocho mil metros. Oiarzabal ha acudido también en otras ocasiones a Eibar . c) Abenduaren 31an. Oñati aldean urtero egiten den legez, Aizkorrin urte zaharrari agur esaten zaio. Ermutik, badira lagunak hara joango direnak. Goizeko 8:00etan irtengo dute. Informazio gehiago eta izena ematea Artarriko lokalean, hau da, liburutegiko goiko solairuan ostegunetan 7:30etatik 8:30etara.

2005/11/30

Gabonetako otsara

Olentzeroari aurre hartuz, gabonetako oparia jaso nahi baduzu idatzi email bat artarraimt@hotmail.com -era eta segiduan jasoko duzu. Ondo izan

2005/11/28

Aiako Harriak (2005eko azaroa)

Ilun, euritsu eta hotz izan dugu goizeko hitzordua. Aurreko egunetan botatako elurra ikusita eztabaidan aritu gara zer egin, nora joan... azkenean egutegian zegoenari kasu eginez, Oiartzunera joan gara, eguraldi eskasari aurre eginez. Oiartzunera ordubeteko bidaiaren ostean kotxea aparkatu eta bederatziak eta laurdenetan bideari ekin diogu. Guardasola lagun, Arditurriko meategitik igo eta Aiako harrietara abiatu gara. Zenbat eta gorago, orduan eta euri eta laino handiago. Leporaino heltzean haizeak eta eguraldiak zeukan itxura txarra ikusita, puntara barik, eskumatik Aritxulegiko aterpera jaistea erabaki dugu. Ederto jarri dute aterpea, epel. Bertan indarrak hartu eta errepide nagusitik baino beheratxoago markatutako bideskatik abaitu gara berriro ere kotxetara jaisteko. Ordubietan kafe beroa hartzen ari ginen.

Partaide kopurua: bost Irteera ordua: 8:00 (Ermua) / 9:15 (Oiartzun) Amaiera ordua: 14:00 Eguraldia: oso txarra.

2005/11/23

Mendi taldeak

Jarraian gure moduan dabiltzan beste talde batzuen helbideak dituzu: Eibarko depor: http://www.deporeibar.com/mendia/ Durangoko Alpino: http://www.alpino-tabira.org/index.html Guenesko Lurretza Alpetar Taldea: http://www.geocities.com/lurretxa/ Ostadar Mendi Taldea: http://www.ostadar.org/ Zarauzko Pagoeta MT: http://www.mundurat.net/pagoeta/ Sestao Alpino Club: http://www.telefonica.net/web2/sestaoalpinoclub/ Donostiako Vasco de Camping Elkartea: http://www.vascodecamping.org/ Morkaiko (Elgoibar): http://www.morkaiko.net/index.asp Aizkardi (Billabona): http://aizkardi.galeon.com/

2005/11/21

2006ko egutegia / calendario

URTARRILAENERO - 29 CASTROBALNERA JOSE

OTSAILAFEBRERO - 26 MENDALUR NOÑIN MARTXOAMARZO - 25-26 HIRU ERREGEN MAHAIA JOXEMI APIRILAABRIL - 29-30-1 HIRU HANDIAK JOXEMI MAIATZAMAYO - 27-28 MONTE PERDIDO (NORTE) IÑAKI / PATXI EKAINAJUNIO - 10-11 VALDECEBOLLAS EDU - 24-25 GARMONEGRO ó INFIERNOS JABI / ANTXIA UZTAILAJULIO - 9 ARALAR (Amezketa-Gambo-Irumugarrieta-Aldaon) JAVI ALBERDI IRAILASEPTIEMBRE - 3 ERMUA-DEBA ELENA - 17 BESAIDE - 23-24 BALAITUS IÑAKI / PATXI URRIAOCTUBRE - 1 BTT: BARDEAK JABI / PATXI - 12-15 PICOS DE EUROPA NOÑIN - 21 BATZAR OROKORRA - 29 UNTZIAITZ KOLDO AZAROANOVIEMBRE - 5 UREDERRA ELENA - 26 ARAMAIO NOÑIN ABENDUADICIEMBRE - 17 DURANGO – ZORNOTZA NOÑIN DATA BARIKSIN FECHA - DESCENSO DE CAÑONES KOLDO - BERMEO-LAGRAN EDU

Zer / Nor gara gu?

120 bazkide: 89 gizon eta 31 emakume (denok gazte)

104 federatu: 80 gizon eta 24 emakume
Eta modalitateen inguruan: - Fedme: 59 - Nazionala: 104 - Pirineoak: 72 - Mundua; 17 - Ski: 18 - Btt: 16 - Pirenaica: 63
Blog honetan artikulu berri bat sartzen den bakoitzean email bat jaso nahi baduzu egiguzu eskaera email honetara: artarraimt@hotmail.com

2005/11/18

Telefono interesgarriak

Euskal Mendizale Federakundea 943 47 42 79 Arabako Mendizale Federakundea 845 13 35 17 Bizkaiko Mendizale Federakundea 944 43 17 34 Gipuzkoako Mendizale Federakundea 943 46 14 40 Mendi eta Eskalada Kirolen Nafarroako Federakundea 948 22 46 83 Pyrenaica Aldizkaria 944 59 81 02 BROKER´S Artekaritza 948 17 60 61 BROKER´S Artekaritza (telefono-zerbitzu iraunkorra, 24 ordu 649 45 30 20 MONDIAL ASISTANCE, hartzailearen kontura deitzeko aukera gau eta egun (24 ordu 00 34 91 32 55555

2005/11/11

Azaroko ekitaldiak (2005)

Kaixo, lagunok: Hemen duzu Artarraiko blog berria (http://artarrai.blogspot.com/), espero dut poliki-poliki osatzen joatea. Pazientzia eta aurrera!!! Hurrengo ekitaldiak: - Azaroak 19, 12:00etan, Batzar Orokorra (Ahari elkartea, plazako frontoi ostean, eskaileren ondoan): bertan urteko balantzea egiteaz gain hurrengo urteko egutegia ere egingo dugu. Ekar itzazu ekarpenak!! (joan nahiko zenituzkeen lekuak, txangoak...) - Ahal den edozein ostegunetan: Vegabaños (Picos de Europa) argazki emanaldia: liburutegiko beheko solairuan (bideo gelan). Urriko irteerako argazkiak ikusiko ditugu.

- Azaroak 27, 8:00etan, Patxi plazan, Aiako Harriak: Oiartzunera joango gara. Momentuz, ibilibidea zehazturik ez badago ere, mehatzetatik igo eta beste aldetik jaitsi nahi dugu, ikusiko dugu (kar-kar-kar)

BESTALDE, GOGORATU LASTER FEDERATZEKO TRAMITEAK HASIKO DITUGULA, ZATOZ ETA GALDETU

Anboto